Planoaren portadan, goialdean, ibilbidearen izena braillez ikus dezakegu; kasu honetan, "Barakaldo Natural" ibilbidea da. Pixka bat beherago QR bat dago, erraz aurki daitekeena, goierliebean dagoen karratu batekin markoztatuta dagoelako. Ezkerretara errazago kokatzeko, braillez idatzitako testu bat du, "QR kodea" jartzen duena, eta kodera bidaltzen zaituen gezi bat.
Kontrazalean, behealdean, turismo-bulegoarekin harremanetan jartzeko datuak daude.
Planoaren barruan, mapa eskuinean dago eta elezaharra ezkerrean. Elezaharrean, lehen esaldiak plano honen ibilbideari erreferentzia egiten dio berriro: "Barakaldo Natural", azpian diagonaleko lerroen ehundura bat dago, mapan ibaia irudikatuko duena. Ehundura horren azpian, ibilbidearen intereseko 11 puntuak izendatzen hasten dira, bakoitza zenbaki desberdin batekin identifikatuta. Mapan, 11 puntuak puntu batetik bestera joateko jarraitu beharreko ibilbidea adierazten duen goi-erliebeko lerro batekin lotuta daude. Ibilbidearen edo 1. puntuaren hasiera maparen eskuinaldean dago, eskuineko ertzetik 6-7 zentimetrora. - Behin 1. puntua aurkituta, goierliebean bakarrik jarraitu behar zaio lerroari. 8. eta 9. puntuen artean, 1 zentimetroko zabalera duen ebaki txiki bat dago goi-erliebeko linean, puntuak elkartzen dituena, planoaren arraildura dela eta, baina ez da arazo bat ebaketaren ondoren goi-erliebeko linearen hasiera aurkitzeko, lineak nahiko zuzen jarraitzen baitu linea ebaki aurretik hartzen ari zen norabidea.